Eraikinak biziari lekua eskaini eta

bizia garatzeko proiektatzen ditugu;

biologiaren printzipioen arabera,

eraikina izaki bizidun bat balitz bezala,

bere bizi-funtzio guztietan eta bakoitzean arreta ipiniz.

Zer da Eraikuntzaren Bilogia?

Bizi gareneko eta lan egiten duguneko espazio itxiak hirugarren azal bat osatzen dute; epidermisaren eta arroparen ondotik. Hau kontuan hartuta, etxebizitza bat eraikitzeko erabiliko diren teknika konstruktiboek eta eraikuntza materialek azal baten gisara biologikoki funtzionatu beharko lukete: kanpotik isolatuz eta babestuz, arnastuz, erregulatuz, tenperatura mantenduz, lurrunduz, xurgatuz, komunikatuz eta kanpoaldeko munduarekin harremanak izanaz, alergeno eta gai kaltegarri zein toxikoetatik babestuz eta hauek deuseztuz. Finean, ingurunearekin elkar eragiteko aukerak ahalbidetuz, oreka eta hartueman konstantean, bizitza osasuntsua potentziatuz.

Gure denboraren ia %90a eraikinen barrenean ematen dugu, eta ugaritzen ari dira erabiltzaileak gaisoarazten dituzten eraikinen kasuak. Gainera inguruneak eragindako eritasunak ere gora doaz, eraikinen barreneko espazioen osasunaren garrantzia areagotuz. Eraikuntzak bestalde, lurrean ustiatzen den materialen eta energiaren %60 inguru xahutzen du, hondakin sortzaile haundia izateaz gain. Lehengai hauek urritasun bidean izanik etorkizuneko eraikuntzan eraikuntzaren biologiaren irizpideak txertatzea garrantzitsua da. Batetik, erabiltzaileen osasuna bermatuz ( Sentsibilitate Kimiko Anitza, trastorno neuropsikiatrikoak, kardiobaskularrak,erreumatikoak, alergikoak eta hipersentiberatasunak eragindakoak, lipoatrofia, fibromialgia, minbizia, neke kronikoa eta azaleratzen ari diren beste eritasun batzuk ekidinaz); eta bestetik naturarekin harreman armoniatsu orekatuan eraikiz


- IEB/IBN bioeraikuntza aholkularitza -
- Bioeraikuntza neurketatan IEB/IBN aditua -


Zer eskeintzen dugu?

particulares

Partikularrei


> Eraikuntzaren Biologiaren teknikaren araberako neurketak.

> Etxebizitzako atseden lekuaren egoera biotikoen azterketa: emaitzen txostena hobekuntza proposamenak.

> Birgaitze lan, konponketa edo proiektu berrietarako aholkularitza zerbitzua.

> Formazio saioak.

empresas

Eraikuntza enpresei


> Proiektuetarako aholkularitza profesionala.

> Lanen gauzatzearen fase ezberdinetarako aholkularitza profesionala

> Eraikitzaile, gremio, teknikari, sustatzaile edo higiezin zerbitzuei, bakoitzari bere neurrira.

> Formazio saioak.

administracion

Administrazio Ezberdinei


> Osasun publikoaren eta ingurugiroaren erantzule direnez eraikuntzaren biologiaren irizpideen araberako aholkularitza zerbitzuak.

> Proiektu edo lan berrietan oinarriak idazteko aholkularitza zerbitzuak.

> Eraikin publikoetarako neurketak: emaitzen txostena hobekuntza proposamenak.

> Batez ere haurtzaindegi, eskola, institutu eta hospitalak bezalako espazio sentiberatarako.

> Formazio saioak.

asociaciones

Elkarteei


> Ingurugiroaz arduratutako elkarteei aholkularitza zerbitzuak.

> Eritasun zehatzen batez arduratutako elkarteei aholkularitza zerbitzuak.

> Eskaintza bai elkarteari bere osotasunean eta baita bere kideei.

> Formazio saioak.



informazio +

baubiologie@ariarkitektura.com

Orain arte egindakoa


Egindako Proiektuak


ANTONEA ZAHAR BIRGAITZEA
(ikus proiektuak)

BANBUZKO NEGUTEGIA
(ikus proiektuak)

COBEZKO ETXEA
(ikus proiektuak)

UHIN ARROPA DENDA
(ikus proiektuak)

FATXADA BIRGAITZEA
(ikus proiektuak)

ESTALKI ELKARKARIA
(ikus proiektuak)

Hitzaldiak


BIOCULTURA
Bilbo, 2014

AZARO EKOLOGIKOA
Lizarra, 2014

BIOERAIKUNTZA ADISKIDEEN BILERA
Elorrio, 2014

V CONGRESO NACIONAL DE ESTUDIANTES DE ARQUITECTURA TÉCNICA
Donostia, 2015

SENDAGILE, TERAPEUTA ETA SENDATZAILEEN IV. SINPOSIOA
Donostia, 2015

XORNADAS DE BIOCONSTRUCCIÓN
A Coruña, 2015

BERDEAGO
Durango, 2016

BIOTERRA
Irun, 2016

Formazio saioak


BIOERAIKUNTZAREN HASTAPENAK TEORIKO-PRAKTIKOA
Hazi, Fraisoro eskola, Kimu bat, 2015

BIOERAIKUNTZA ETA LURREZKO ERREBOKOAK TEORIKO-PRAKTIKOA
Uliako lore-baratzak, 2016

BIOERAIKUNTZA MODULUA. ARKITEKTURA BIOKLIMATIKO MASTERRA
Universidad de Cuenca, Ecuador, 2016

BIOERAIKUNTZA MASTERRA. TUTORE
Instituto Español de Baubiologie, Univesitat de Lleida, 2016-18

BIOERAIKUNTZARAKO SARRERA
EHAEO, Bizkaiako Ordezkaritza, 2018



Nork babesten gaitu?

bio1 bio2 bio2