Txikienei bideratutako hezkuntza

proiektu bat da Hondarrezko Gaztelua;

harreman arkitektoniko ezberdinak landu

nahi ditu, espazioa gertukoenetik hiri

eskalara bitartean landuaz.

tailerrak ikusi

Zer da Hondarrezko Gaztelua?

Ohituraz, txikienak arte jarduera ezberdinetan estimulatu ohi ditugu: musika, dantza, marrazketa, eskultura,... baina oso gutxi landu ohi dugu pertzepzio espaziala. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu arkitekturaren osagarri hauek haurrekin lantzea, tresna hauekin orientatu daitezen eta uler ditzaten espazio ezberdinak; era berean, ingurune urbanoa, bizi garen eszenatokia, barneratzen eta errespetatzen ikasiaz. Hondarrezko Gazteluak heziketa espazio berri bat proposatzen du, gure

logela izan daitekeen eskala txikienetik abiatuta, gure etxebizitza, kalea, bizi garen auzoa edota gure egunerokoen ingurune den hiria, hala nola, bere eraikin, espazio eta paisaia esanguratsuenak. Tailerrak oinarrizko teknika ezberdinak (marrazketa, irudigintza, modelismoa, papiroflexia, argazkigintza, muralak, collageak…) erabiliaz garatuko dira, hiriko eraikin eta espazioak ere bisitatuko dira ingurune eraikian, aire librean, jarduerak burutuz.

Zer eskeintzen dugu?

GazteluXL

egun batzuetako gaikako tailerrak

Tailer hauetan gai bat da hari nagusia. Ildo honi jarraituz arkitekturaren eta pertzepzio espazialaren arlo ezberdinetan zehar esperimentatzen da.

GazteluL

egun bateko tailerrak

Kalean eta kanpo espazioarekin harremanean esperimentatzeko aukera ematen dute; museo ezberdinekin elkarlanean, ekitaldien barrenean...



informazio +

hondarrezkogaztelua@gmail.com

Tailerrak







Ipuinetako Etxeak

ZARAUTZ, 2014ko aste santua

Bazen behin…

Ipuin bakoitza bere denboran kokatzen da, eta baita bere espazioan ere. Lerro artean ordea, liburua eta begiak itxiz espazio horiek nolakoak izango diren irudikatzeko aukera eskaintzen digute ipuinek. Kontalaria lagun irudimenez eraikitakoa, altxa dezagun gure eskuekin.

11

Eskala Txikitik Handira

ZARAUTZ, 2012-2013ko gabonak

Gure inguruko espazioak sortu eta konfiguratzen dituzten elementuen eskala ezberdinekin hausnartzen abiatu gara. Eskala txikienetik hasi, altzari eta gailuen diseinuaz; hiri bilbea ezaugarritzen duten eskala handiko elementuetara iritsi arte. Tartean gure dimentsioak ezagutu ditugu, eta baita inguruko gauzenak ere. Bakoitzak du bere neurria eta harremanean ageri da proportzioa; eskalaz kanpoko gauzak ere batzuetan eskalan daude.

11

Fraktalitatea

ZARAUTZ, 2013-2014ko gabonak

Oinarrizko egitura behin eta berriz eskala ezberdinetan errepikatzen duten bitxikeria geometriko hauek naturan asko errepikatzen dira egiturak sortzeko patroi gisan. Arkitekturan ere abiapuntu honekin garatutako diseinu ugari aurkitu dugu. Triangelu ekilateroa jatorritzat hartuta eta fraktalitatearen aukerekin esperimentatu dugu. Opari gisan, espazio publikoan modu irekian, triangelua oinarri duen 3D egitura bat eraiki dute haurrek.

11

Hiri Ikusezinak

ZARAUTZ, 2013ko aste santuak

Hirian eta hirietan barrena esperimentatu dugu; geometria, egiturak, konposizioa… ariketa, jolas eta eskulanen bitartez. Abiapuntua Italo Calvinoren “Hiri Ikusezinak” liburuak eskaini diogu eta bertako testuei xerka bidaiatu dugu irudimenean, espazioan.

“Forma bakoitzak bere hiria aurkitu arte,

hiri berriek jaiotzen jarraituko dute”

HIRI IKUSEZINAK italo calvino

11

Egun bateko tailerrak

11

MUNDUKO ARKITEKTURAK I

ZARAUTZ, 2014ko uda

11 igo

MUNDUKO ARKITEKTURAK II

BERANTURI, 2014ko uda

11 igo

KUPULA GEODESIKOA

BERANTURI, 2014ko uda

11 igo

3 Txerritxoak

Ipuinetako Etxeak

ZARAUTZ, 2014ko aste santuak

11 igo

Mariren Koba

Ipuinetako Etxeak

ZARAUTZ, 2014ko aste santuak

11 igo

Hobbit-en Etxea

Ipuinetako Etxeak

ZARAUTZ, 2014ko aste santuak

11 igo

Txokolatezko Etxeak

Ipuinetako Etxeak

ZARAUTZ, 2014ko aste santuak

11 igo

3 Mendi

Hiri Ikusezinak

ZARAUTZ, 2013ko aste santuak

11 igo

Arkuak I

Hargin Erromatarrak

ZARAUTZ, 2013

Erromatarren garaian herriak ibai eta erreka ertzetan kokatzen ziren, baita itsaso ertzean ere. bertan zubiak eta hormak harriz eraikitzen zituzten. arratsalde batez arkuen funtzionamendua ulertu eta arkuak eraiki ditugu, harginak bihurtuko gara!

12 igo

Arkuak II

Hargin Erromatarrak

Beranturi, 2013

13 igo

Aurpegiak

Hiri Ikusezinak

ZARAUTZ, 2013ko aste santuak

14 igo

Arkua II

Hiri Ikusezinak

ZARAUTZ, 2013ko aste santuak

15 igo

Erlauntza

Hiri Ikusezinak

ZARAUTZ, 2013ko aste santuak

16 igo

Etxea + Auzoa

Eskala Txikitik Handira

Zarautz, 2012-2013ko gabonak

17 igo

Fraktalak

Fraktalitatea

Zarautz, 2013-2014ko gabonak

18 igo

Goazen Artikora I

IGLUA

Zarautz, 2013

Eskimalek negu partean ehiztari eta arrantzaleentzako denboraldi baterako aterpeak eraikitzen dituzte, desertu zurietan babesleku atsegin bat sortu. Beraien eskuekin eta bertako materialekin egiten dituzte igluak, izotzarekin hotzetik babesteko.

19 igo

Goazen Artikora II

IGLUA

Beranturi, 2013

20 igo

Goazen Artikora III

IGLUA

Gasteiz, 2013

21 igo

Kometa Fraktala

Fraktalitatea

Zarautz, 2013-2014ko gabonak

22 igo

Kupula Geodesikoa

Fraktalitatea

Zarautz, 2013-2014ko gabonak

23 igo

Lanpara

Eskala Txikitik Handira

Zarautz, 2012-2013ko gabonak

24 igo

Leihoa + Kalea

Eskala Txikitik Handira

Zarautz, 2012-2013ko gabonak

25 igo

Mariren Koba

Tailerra Kalean

Zarautz, 2013

Mari euskal mitologiako jainkosa nagusia da: Ama Lurraren irudikapena, izadiaren eta bere elementu guztien erregina, hainbat euskal menditan bizi da. Bizitokirik garrantzitsuena Anbotoko leize bat du, Mariren Koba…

26 igo

Zuhaitza + sustraiak

Eskala Txikitik Handira

Zarautz, 2012-2013ko gabonak

27 igo

Up!

Tailerra Kalean

Zarautz, 2014ko aste santuak

Hiriak jan duen agurearen etxetxoaren gisan hegan atera nahi? Heldu tximiniari, bagoaz elkarrekin.

27 igo

adobeak

Bassari Herrixka

Zarautz, 2014

Berriro haurren laguntzaz, Bassari herrixka bat eraiki genuen eskalan. Aurreko txandan lurrarekin jolasean nahikoa izan ez zenutenoi eta gogoz geratu zinetenontzat gozatzeko aukera ederra. Zenbat etxe izango ditu gure herrixkak?

27 igo

Herrixka Afrikarra

Bassari Herrixka

Zarautz, 2014

27 igo

Maien tenplua i

Tailerra kalean

Zarautz, 2014

Mesoamerikako Maien zibilizazioa kolonaurreko Amerikan hizkuntza idatzi erabat garatu bakarra zuelako ezaguna da, bai eta artearengatik, arkitekturagatik eta matematika nahiz astronomia sistemengatik. Maien eraikin nagusia zen tenplua eraikiz haiengana gerturatu gara. Maien pilota jokoan ere aritu gara. Ederran ordea tenplua desegitea eta elementuekin modu librean egiturak eraikiz eta eraitsiz aritzea izan da.

27 igo

Maien tenplua ii

Tailerra kalean

Beranturi, 2014

27 igo

kupula geodesikoa

Tailerra kalean

Beranturi, 2014

27 igo

habia

Tailerra kalean

Zarautz, 2014

Txoriek bezala pertsonek ere inguruan zituzten material naturalekin eraiki zituzten beraien lehen bizitokiak. Oraindik hurritz makilekin egindako horma ugari aurki dezakegu euskal baserrietan. Bertakotik eta urrunekotik edanda, haurrekin haurrentzat, hurritz makilez habia eraiki dugu.

27 igo

zetazko kuskua

Tailerra kalean

Zarautz, 2015

Udazkenean eta neguan geldirik egon diren beldarrak, basaerramuen hostoez elikatzen hasten dira udaberria eta, aldi berean, zenbait hosto hartzen dituen armiarma-sare baten tankera duen halako habi bat egiten, zeta itxurako hari zuri batekin. Haur hauek ere krisalida bihurtuta aterako al dira handik?

27 igo

SAHARAITZ

Haur Sahararrekin (eta Zarauztarrekin) bizitzaren zuhaitza eraikiz

Zarautz, 2015 - VIII - 16

11'30ean SORTALDEA parean.

27 igo

EAMESTARREKIN ERAIKIZ

Charles eta Ray Eames bikoteak sortutako kartekin espazio efimero baten diseinu eta eraikuntza kolektiboa

Beranturi, 2015 - VIII - 29

27 igo

TAILER ESPERIMENTALA

KOLOREA-FORMA-ERAIKI-MUGITU

Zarautz, 2016ko URRIAN hasita

ostiraletan 17'30etatik 19'00etara ARTE ZALEAK.

27 igo