Proposamen berriak sortzen ARI gara. Etorkizuna eraikitzen ARI gara. Arkitekturan ARI gara. ARI arkitektura, jarioan. 2012. urtearen amaieran, aukeraz betetako testuinguruan, sortuta arkitektura bizi bat proposatzera datorren proiektua.


Garbine

GARBIÑE PEDROSO

Txikitatik leku eta paisaia ederrak irudikatzea, eta amestea, gustatu zait. Orain, horretan jarraitzen dut, txikitako ilusio beraz, leku eta paisaia ederrak sortzen; eta ahal dudan neurrian inguruko haurrek amesten jarrai dezaten saiatzen.


cv
Inhar

INHAR AGIRREZABAL

Eraikuntzaren sektoreak eta arkitektoen jardunak gizartean eta ingurunean duen eraginak arduratzen ninduen arkitektura ikasketak amaitzear. Egoera horretan bi bidetatik osatu dut nire formazioa: bata ondare eta arkeologiaren ikuspegitik Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik; eta bestea bioeraikuntza arloan, IEB-IBN Institutuaren eskutik.


cv