Betirako eraikinak,

etengabeko mugimenduari

leku eginaz;

arkitektura egiten

ARI gara

proiektuak ikusi

Arkitektura bizitzeko modu gisan ulertzen dugu. Arkitektura da ingurukoen ongizatea hobetzeko darabilgun tresna. Bizitzeko espazio berriak sortuz edo zaharrak erabilera berrietara egokituz pertsonen egunerokotasunak ematen dituen aukera anitzak garatzea bilatzen dugu, baita proposamen esperimentalen bidetik ere.

Inguru eraikiak bizidunengan duen eraginaz kontziente, garapenerako tresna nagusia da ingurune hau proiektatzea; unez une proiektuz proiektu amesten dugun etorkizuna eraikiz.

Zer eskeintzen dugu?

particulares

Eraberritzeak / Birgaitzeak


> Birgaitze integralak.

> Banaketa berriak.

> Fatxadak, estalkiak.

empresas

Obra Berria


> Etxebizitzak.

> Eraikinak eta lokalak.

> Elementuen diseinua.

administracion

Paisaia


> Espazio publikoak.

> Haur parkeak.

> Landagunegintza.

asociaciones

Beste Batzuk


> Ziurtagiriak.

> Aholkularitza integrala.

> Konpromiso proiektuak.

Orain arteko proiektuak









Irabazleak.

ZARAUTZ LORALDI BERRIAN

Txopitea Beka 2013.

Zarautz, 2013

Emaitza formala hiri altzari gisako maketa bat da. Oinarria egurrezko lorontzi erraldoia da,Zarautzen oinplantaren formaz. Eraikitzeko ohiko zurgintza teknikak erabili dira, herriangalduak ditugun antzinako ontzioletakoak. Maketa landaretzaz bete da. Inoiz baino beharrezkoago den moduan hiriguneetan naturari bide egiteko aldarri modura. Espazio berdinabete arren elkar laguntzen duten eta elkar elikatzen diren landare espezieen errealitatearenmetafora gisan herritarrak ere modu horretan jardutera animatuko dira; elkar elikatzeko bizibaikara Zarautzen. Maketaren azken gauzapen hau, aurrez landutako diseinuen arabera,haurrekin egin da; haiek etorkizuna aktiboki eraikitzen jarriaz.

11 igo

ASHRAM

espazio balioanitza, eraikina

SAN MARTÍN DE VALDEIGLESIAS, 2014

Tabikatutako kupula bat paisaian azaleratzen da; forma sinplez, soilez, ashrameko berezko jarduerei aterpea eskainiz. Naturatik sortzen den lurrezko leku berri bat. Oinarrizko material batez eta teknika tradizional baten erabileraz bisitariak zeruko kupula berri honetan besarkatzen dira.

Erabiltzaile guztiak besarkatzen dituen espazio gozoa. Garrantzitsuena haren barrenean gertatzen dena den espazio soila. Argiz elikatutako bizi espazioa.

12 igo

3. saria.

ARRASTOAK

Altxaldi frankistan eta hurrengo urteetan exekutatutako 400 inguru pertsonen omenezko oroimen lana.

Donostia, 2014

Zauriek ez digute galdutako bataila bat, jazotako gertaera bat, leku lazgarri bat erakusten. Gu bezalako pertsonen sufrimenduaren orbanak dira. Egun hotz haietan maite zituztenengandik urrundutako haien bihotzen isla hiri bilbean. Ia laurehhun exekutatu, ia laurehun familia; haurrak, emakumeak, eta haien bizitza ematen zeneko plazak, kaleak, parkeak. Haiekin batera gu, gaur egun hiria esperimentatzen dugunak, oraindik ere itxi gabeko zaurien hiria bizi dugunak. Arrotz ez diren arrastoak.

14 igo

Zurezko Etxea

Obra Berria

Asturias 2012.

Bezeroak pasatako marrazkitik abiatuz proiektatu da zurezko etxea bioeraikuntza, bioklimatika eta sinpletasun irizpideen arabera. Instalakuntzen nukleoa iparraldean kokatzen da elementu singular batean, sukaldeko zerbitzuak eta tximinia barne. Negutegi espazioari arreta berezia eskaini zaio, izaera ezberdineko espazioak bertan sortuz. Behe solairuko irekiune handiek egongela-negutegi eta logela-negutegi espazioen jarraitasuna ahalbidetzen dute. Isuri bakarreko estalkia hautatu da eraikinari presentzia emateko.

15 igo

Vmejó

Des-corchando Jimena. 70m2 BOEak.

Jimena de la Frontera, Cadiz, 2014

Hobe lehenaldia da; sustraiak, tokian tokikoa, teknika tradizionalak, kortxoa, karea. Hobe oraina da; guztientzat, merke, sinple, oinarrizko, egokitua. Hobe etorkizuna da; teknika, diseinua, malgua, ekologia, tokiko garapen komunitarioa. Hobekuntza lehen, orain eta etorkizunaz jabe aurrera egitea da.

Etxebizitza egonkortasuna ematen dion kareharrizko zutabearen inguruan eraikitzen da. Gainerako espazioak konfigurazio aukera ezberdinak eskaintzen ditu, banaketa eta biltegi elementuez dimentsionatuta. Bizitza nukleoaren inguruan garatzen da, erabiltzaile adinako bizitzentzako banaketak.

16 igo

Urten oskoletik

oreka Arkitekturarekin elkarlanean

Kurutziaga ikastola, Durango, 2016

16 igo

Antonea Zahar

Etxebizitza Isolatua

Errazkin, Nafarroa, 2012-2014.

Antonea eta Antonea Zahar baserriak bat egin eta birgaituko dira fase ezberdinetan. Lehen fasean zurezko estalki egitura berri bat ezarri zaio eraikinari eta egungo energia eraginkortasun parametroak gaindituz kortxoz isolatutako teilatua eraiki da. Bide batez, baserriaren oinarrian, hezetasunaren aurrean babes drainatzea egin da perimetroan eta zartatuta aurkitzen ziren harrizko karga hormak berreraiki dira. Hau guztia teknika tradizionalak erabiliz eta bioeraikuntza irizpideen araberako materialez.

Lehen fasean abiatutako bidetik Antonea Zaharren itxidura perimetro guztia berritu da, euskal arkitektura tradizionaleko ohiko material naturalak (harria, karea eta zura) erabiliz. Hauekin batera XXI. mendeko arkitektura eskakizun zorrontzenei erantzuten diete material ekologikoak (difusioari irekitako geruza iragazgaitzak edo zelulosa proiektatuzko isolamendua adibidez) ere erabili dira eraginkortasun energetiko handia lortzeko helburuaz. Sustraiei eta lekuari ondo lotutako etorkizun oparodun eraikina.

17 17 igo

Etxebizitza.

Ama eta 2 alabentzako berrantolaketa

2013

Lehen etxebizitza bakarra zenean orain hiru etxebizitza autonomo sortzea izan da proiektuaren erronka. Erantzuna egin beharreko aldaketak minimizatuz eta espazioaren aprobetxamendu maximoa ahalbidetuz iritsi da, batean bakoitzaren neurrira egindako hiru habia eraikiz.

18 igo

Andretegi Zahar. Obra amaitua.

Etxebizitza Isolatua

Aduna, 2014

Urteetan zahartutako estalkiak itogin ugari zituen eta ganbaratik behera ere hezetasuna ageri zen etxean. Estalkiaz gain haren egitura ere berriztatu da zurez, eta bide batez egungo isolamendu beharretara egokitu kosteak ahal bezain beste murriztuz.

21

igo

Mikrobiologia Azterketak

Txostenak

· ETXEBIZITZA HERNANIN (2015), SANEATUA
· HAUR ESKOLA (2014)
· PASAIA DONIBANEKO MATADEROA (2014)

Biohabitabilitate Azterketak atseden lekuetan

Txostenak

· ETXEBIZITZA, UGAO-MIRABALLES (2019)
· ETXEBIZITZA, EREÑOTZU (2018)
· ETXEBIZITZA ARGIÑETA KALEAN, ELORRIO (2017)
· ETXEBIZITZA MUNDO MEJORREN, ZARAUTZ (2016)
· ETXEBIZITZA BIXKONDE KALEAN, ZARAUTZ (2015)
· ETXEBIZITZA LAPURDI KALEAN, ZARAUTZ (2015)
· ETXEBIZITZA GIPUZKOA KALEAN, ZARAUTZ (2015)
· ETXEBIZITZA VISTA ALEGREN, ZARAUTZ (2015)

Banbuzko Negutegia

Uztaro Kooperatibarekin elkarlana

Beizama, 2013-2014

2013ko udaberri grisak kaltetutako Uztaro Kooperatibako uztari konponbidea eskaintzeko kooperatibaren baitan auzolan ezberdinak burutuz banbuzko kanabera arkuz eraikitako negutegia. 38x5 metroko egitura canyaviva sisteman oinarrituta eraiki da haizeak eta euriak gogor jotzen duen ingurunean.

20 igo

Nola Bizi Dira Senegalen

Senegalen esperientziak gerturatzen

Zarautz, 2014

Zarautzen munduaren beste aldean gertatzen denaren isla eraiki da, errealitate hori erakusteaz gain errealitate hori Zarautzen bertan bizitzeko aukera eskainiz.

21


igo

UHIN

ARROPA DENDA

Zarautz, 2014

Bezeroak ahal den gutxien eginda esku hartzeari etekin handia atera nahiz izan dio. Hautsi eta espazioaren bi aldetara zabaldu den zurezko bolumenak modu anitzean antolatzen ditu salgaiak. Erakusleihoa eta salmahaia osatzen duten pieza mugikorrek bezeroaren eta garaien eskaeraren arabera espazioa eralda dezakete. Aldageletan, ortogonaltasuna hautsiz, espazio goxo bezain zabala sortu da.

Linoleoa, zura, burdina eta silikatozko pintura; material ekologikoak artisauek beren eskuz eraldatuz konfiguratutako denda. Enara Aranbiderekin elkarlanean led argiz bizitza hartu duena.

21

igo

ERAGINKORTASUN ENERGETIKOA MATERIAL EKOLOGIKOZ. FATXADA.

Kanpoko isolamendu termiko sistema

Zarautz, 2014.

Askotan, eraginkortasun energetikoa bilatzen dugu haiek sortzeak energia kontsumo oso altua eskatzen duten materialez (beira zuntza, EPSa edo aluminioa batzuk aipatzearren). Kasu honetan, zur zuntzezko isolamendu tableroz eta silikatozko morteroz fatxadaren kanpotik isolamendu termiko sistema bat ezarri da; gainera eraikiaren jatorrizko izaera guztiz errespetatuz. Benetan eraginkorrak izatea eskatzen digun testuinguruan aurkitzen gara eta alternatiba ugari dago.

17 igo

ALPROJA ESZENOGRAFIA

Euskal Jaiak

Zarautz, 2014.

Zarautzen bi bandoen arteko gerra deklaratu dute. Testuinguru honetan, eszenografiak azken urteetan izan duen kolorea galdu du eta atzealde neutro batez aktoreak dira protagonista. Baliabide oso gutxiz eszena ezberdinak antolatu dituzten attrezzo elementu mugikorrak palet zaharrak berrerabiliz eraiki dira testuinguruan sakontzeko. Atzealdearen ertz batean, Picassoren Gernikari keinu eginaz, koadroko eszena kanpotik argiztatzen duen leihoa ekarri dugu gurera; egoerarik ilunenetan ere argi izpiak lagun.

17 igo

HAUR PARKEAREN DISEINU PARTE HARTZAILEA.

JOLAS DEZAGUN NATURAN

Zarautz, 2015.

Proiektuaren muina herrietako espazio degradatuak jolaserako eremu natural gisan birgaitzea da. Naturan jolasteak esplorazioa, abentura eta informaltasunaren gisako ezaugarriak ditu; hauez gain, proiektu honen bidez espazio natural hauek elkarrekin diseinatu eta sortzeko prozedura abiarazten da.

17 igo
19

eraikitzen

ESTALKI ELKARKARIAREN ERAIKUNTZA.udazkenean tailer bidez.

KIMU-BATekin eta FRAISORO ESKOLArekin ELKARLANEAN

Azpeitia, 2015.

17 igo

BASO ESKOLA.

AURREPROIEKTUA

Orendain, 2016.

17 igo

MM ETXEBIZITZA. OBRA AMAITUA.

BIZITZA MALGUAK

Zarautz, 2016.

17 igo

BEGIRUME

Psikomotrizitate gela

Zarautz, 2016.

Mugimenduari leku ematea da espazioaren helburua. Jatorrizkoan, ertz eta zutabez betetako guneak nahasmena eragiten zuen; orain, sartzerakoan haurrak begirunez besarkatu eta artatzen dituen zurezko horma kurboak bide ematen die fluxuei. Zurezko besarkadez konfiguratu da familiaren espazioa ere. Baliabide gutxiz eta gai toxikorik erabili gabe eraikitako haurren mugimendu askerako txokoa.

17 igo
19

eraikitzen

ARGIA ETXEBIZITZAN. lanak hasita.

BIRGAITZEA

Lekeitio, 2018.

17 igo

ETXE-ESTUDIO.

BIRGAITZEA

Zarautz, 2017.

17 igo

KONPAKTU.

BARNE DISEINUA

Zarautz, 2018.

17 igo

ZABALDU ETXE-MAITE.

BARNE DISEINUA

Zarautz, 2018.

17 igo
19

eraikitzen

LARUNGO KABIA. proiektatzen.

ERALDAKETA

Bera, 2018.

17 igo
19

eraikitzen

ZATOZ, DANTZ DEZAGUN. proiektatzen.

BIRGAITZEA

Azpeitia, 2018.

17 igo

KIMA MONTESSORI.

BARNE DISEINUA

Zarautz, 2018.

17 igo

BLAI BLAI OSTATUA.

BIRGAITZEA

Zarautz, 2018.

17 igo

HERRIKOBARRA.

BIRGAITZEA

Zarautz, 2018.

17 igo
19

eraikitzen

PROIEKTUAK MARTXAN.

2019ko martxoa

17
BASERRIBERRI, etxebizitza Aizarnazabalen
IKASLE, birgaitzea Donostian
JOLASERAKO BI ESTALKI, Zumaian
ETXE-MAITE, birgaitzea Zarautzen
LARUNGO KABIA, eraldaketa Beran
ZATOZ, DANTZA DEZAGUN, birgaitzea Azpeitian
ARGIA ETXEBIZITZAN, birgaitzea Lekeition