arkitektura mugimendua da,

harreman bat;

gure eraikinak bezala

gure hitzak

haizeak eraman ez ditzan.


Hiriak eraikitzeko irizpideak nolako, hiriak halako

IRITZI ARTIKULUA BERRIAN

Garbiñe Pedroso


Zer eta noren arabera eraiki hausnartu dute Garbiñe Pedroso arkitektoak eta Izaskun Aseginolaza EHUko irakasleak


HIRI DINAMIKOA


Hiria zera dinamiko bat da. Gehienean hormigoiz eta lurzoru gogorrez, material ustez egonkorrez, kotatu eta baldintzatu nahi izan den dinamismoa. Fluxu eta asmo anitzen topaleku, etengabeko eraldaketa oinarri duen ingurune naturalean betiereko nahi espazialez mugatua.


artikulua irakurri

Eraikuntzak galdutako iparra berreskuratu behar du

ELKARRIZKETA IRRATIAN

Inhar Agirrezabal


Ekian, bioeraikuntza profesionalen elkarteko kidea da Inhar Agirrezabal, eta Ari Arkitektura estudioan egiten du lan. Bioeraikuntzaren balioak goraipatu ditu: “urte luzeetan eraikuntzak bidean utzi ditu txertatzen den ingurune naturala eta barruan aterpea eskaini nahi dion pertsona. Osasuna eta ingurumena aintzat hartzen dituen eraikinak egiten ditugu” argitu digu. Jakin nahi gehiago?


elkarrizketa entzun

Eraikuntzaren biologia_sarrera

LIBURUA

Garbiñe Pedroso | Inhar Agirrezabal


Azken hamarkadetan, eraikuntza asko urrundu da jatorrizko bidetik; alboan utzi ditu bai hura kokatzen den ingurune naturala bai eta haren aterpean babestea helburu duen pertsona ere.


Hala, eraikuntza, gaur egun, ingurunean eragin makurrenetakoa duen jarduera da, energia-kontsumo altua eta lehengai berriztaezinak neurriz kanpo xahutuz. Horretaz gain, inguruneak eragindako eritasun ugari agertzen ari zaizkigu; haietako asko eraikinaren ezaugarrien ondorioz haren barreneko giroaren faktore batzuek eraginda.


booktrailer-a ikusi UEUko dendan erosi

Kontatu didate. Autoeraikuntzaren teknikak

artikulu zientifikoa

Inhar Agirrezabal


Antzina jendeak bere bizitokia eraikitzen zuen, bere elikagaiak lantzen eta arropak prestatzen. Beharrezko ziren ezagutza guztiak belaunaldiz belaunaldi, maisuetatik ikastunengana, transmititzen ziren..


Ondoren, industrializazioaren eta hirietarako migrazioaren eraginez, ezagutza hori baztertu egin zen; eta orain, zati handi bat galdu egin da.


PDF-a ireki ALDIRI aldizkaria

DIY Arkitektura

editoriala

Anartz Ormaza | Inhar Agirrezabal


Autoeraikuntza, askoren ahotan, aukera bat izatetik, derrigor hartu beharreko aukera izatera pasatuko daiteke aurki, egungo koiuntura ekonomikoak hala aginduta. Oraintsu arte gutxi batzuek aintzat hartzen zuten aukera izanda, urte gutxiren buruan denon ahotan (eta askoren eskuetan) dagoen gaia dugu. Baina DIY (edo BIY –Build It Yourself–) ez da berez kontzeptu berria, ezta arrotza gure inguruan. Garai ez oso urrun batean, autoeraikuntza ez zen aukera bat. Zegoen aukera bakarra baino, errealitate bakarra.


PDF-a ireki ALDIRI aldizkaria

Baserriaren Eraikuntza_teknika tradizionalei begirada

LIBURUA

Garbiñe Pedroso | Inhar Agirrezabal


Baserria Euskal Herriko eraikin tipologia esanguratsuena da. XV. mendean asmatu eta bi belaunaldi eskasetan ia modu sistematikoan hedatu zen lurralde osoan zehar. Honek argi uzten du garai hartako euskaldunen bizitoki beharrei ondo egokitutako tipologia izan zela. Toki bakoitzean bere berezitasun eta egokitzapenak izan zituen, baina arrakasta bere oinarrizko ideiak eman zion; hau da, bizitokia eta oinarrizko lehengaien produkziorako espazioak batean biltzeak.


PDF-a ireki EUSKARA MINTZAGAI BILDUMAn irakurri

Arrantzarako baldintza egokirik ez zuten kostaldeko herrien patua

artikulua

Anartz Ormaza | Inhar Agirrezabal


Gaur egun turismo produktu "berdintsua" saltzen badute ere, turismoak jatorri ezberdina du aztergai ditugun kostaldeko bi herri hauen kasuan. Patua, ordea, antzekoa.


Bai Bakio eta bai Zarautz, aski ezagunak ditugu gaur egun, batez ere haien hondartzak luzeak direla-eta. Bata eta bestea, Bizkaiko eta Gipuzkoako luzeenak hurrenez hurren. Herri hauek turismo "produktu" berdintsua eskaintzen dute.


PDF-a ireki ALDIRI aldizkaria

Zarautz Loraldi Berrian

artikulu zientifikoa

Garbiñe Pedroso | Inhar Agirrezabal


Herri dinamika askotan ageri dira parte hartze prozesuen harira eragindako ekimenak; haietan guztietan argi izpi bat eskaintzera dator hau.


Oinarria proiektu artistiko bat garatzeko Txopitea Beka da. Parte hartze prozesuak herritarrak sortzera animatu eta emaitzak herritarrengana zabaldu nahi ditu.


Herritar guztiei zergatik Zarautz eta zergatik horrelakoak garen horrelako Zarautzen azaldu zaie lehen fase batean. Planoen dimentsiotatik hirurako jauzia ere egin da; hitzaldi, tailer eta dinamikekin herritarrak sentsibilizatu eta haien ekarpenak jaso dira. Bigarren fasean nolako etorkizuna eraikiko dugun irudikatu dugu...


PDF-a ireki EHUn irakurri

Kirolaren Bila

artikulua

Inhar Agirrezabal


Egileak sorkuntzaren erroak aztertzen ditu, espazio ederren sormena, kirola, edo arkitektura, norberaren mugetatik kanpo irteteko lanabes egokiak aitortuz. Horrela, sormen-prozesuaren arrazoiak, norberaren gorputzaz haragoko sublimazio eta bikaintasunaren etengabeko bilaketaren azterketa bat egiten du.


Oteizak inork baino hobeto deskribatzen ditu surflariak olatu perfektuaren bila milaka kilometro zeharkatzeko dituen arrazoiak. Zaila da azaltzea batek tuboan sentitzen duena eta hura aurkitzeak hainbatetan eskatzen duen esfortzua. Baina Oteizak aipatzen duen hutsarekin zerikusi handia du... Bat desagertu egiten da, ez du ezertan pentsatzen (Kepa Acero).


PDF-a ireki ALDIRI aldizkaria

Euskal Hiri Ikusezina

artikulua

Inhar Agirrezabal


Bi ibaien azkenetako meandroen loturan marraztutako lerroen albo bietan harriz betetako kale arteak aurkitu dituzu; urrunetik bi orratz, zatoz zurera deiadarka. Muinotik abiatuta lautada osoa bere egin nahi duten teilatu-itzalak ikusi dituzu; eguzkiak eta zuhaitzek bat egiten duten eremuetatik, hau da, zurea entzunez. Itsasoa larrarekin jolasten ari zela trena lagun iritsi zara; mugetan hautsitako laukizuzenezko bilbearen barrenetik ozen ohikua duzu, hondartza. Ibai ertzeko atea zeharkatuz karrikan gora egin duzu...


PDF-a ireki ALDIRI aldizkaria

Kikunbera Etxea_arrazionalismoaren labarretan kolokan

artikulua

Anartz Ormaza | Inhar Agirrezabal


Kikunbera (ein)! Bermeon uretara buruz behera jauztea omen da eta esaera hau izentzat hartzen du etxe honek. Bertakoen artean itxura ezohiko eta deigarriarengatik ezaguna, Euskal Herriko arrazionalismoaren adibide ahaztuetako bat dugu.


Bermeotik Mundakarantz Abiatzen den errepidearen ertzean dago Kikunbera, Fernando Arzadun arkitekto bermeotarrak 1929an proiektatu zuen gurasoen enkarguz. Aintzineko proiektuan "Etxe Ontzia Bermeon" zen eraikin hau, familiabakarreko etxebizitzetan euskla arrazionalismoaren adibide bakarrenetakoa dugu...


PDF-a ireki ALDIRI aldizkaria